IV Pintxo Dendari informazioa

Maiatzaren 21, 22, 28 eta 29an, DENDARI ELKARTEA  COMERCIO-HOSTELERIA-SERVICIOS elkarteak, Galdakaoko udalaren laguntzaz, “Pintxo Dendari” jardueraren edizio barria antolatu dau.

Pintxo Dendari” jardueran, egun horretarako prestatutako pintxo berezia eta ardao ondua dastatu ahal izango da euro bitan. Guztira, Galdakaoko 14 establezimentuk parte hartuko dabe, eta pintxoak bezeroek baloratuko dabez.

Pintxo aukeraketan parte hartzen daben bezeroak asteburuko bidai baten zozketan sartuko dira. Baina, parte hartu ahal izateko, establezimentu parte-hartzaileetan egongo diran txartelak bete beharko dabez, establezimentu desbardinetako 6 zigilugaz, eta Dendari Elkartearen bulegora eroan beharko dira (Mugaburu plaza z.g.), ekainaren 14a baino lehen. Zozketa ekainaren 15ean izango da, 14:00etan, Dendari Elkartearen bulegoan.

Jardueraren ordutegiak, ondokoak:

Maiatzaren 21ean eta 28an, zapatuak: 12:30-15:30 eta 19:00-23:00.

Maiatzaren 22an eta 29an, domekak: 12:30-15:30.

Parte hartuko daben establezimentuak ondokoak dira:

ESTABLEZIMENTUA

HELBIDEA

BAR SORGIÑE GAZTAIN, 6
BATZOKI GALDAKAO SOLLUBE, 6
CAFETERIA ALAI SANTI BROUARD, 3
CAFETERIA URKI URKI, 9
GAMBRINUS EUSKADI, 8
GANGUREN TABERNA GIPUZKOA, 11
JAZZ GIROA JUAN BAUTISTA URIARTE, 59
KAFE ABEGI GANEKOGORTA, 18
LA PUTXERA ZUBIAURRETARREN, 7
RESTAURANTE KERREN SANTI BROUARD, S/N
STATION WAGON URRETA PARKEA, 1
TABERNA IZASKUN BIZKAI KALEA, 5
TOPA J.B. URIARTE, 55
WILLIAM IV CAFÉ-TEATRO SANTI BROUARD, 2